EUSKAL HERRIKO IKUR NAGUSIAK EZAGUTZEN

Kuetoko ikasleak Gernikan egon dira Euskal Herriko ikur nagusiak ezagutzen.
Urriak 24an Kuetoko 6. mailako ikasleak Gernikara joan ziren Batzarretxea eta Arbola ikustera . Batzarretxean azaldu zieten Gernikako Arbolaren azpian Lehendakariek zin egiten dutela haien kargua eta Batzarretxean Bizkaiko Batzar Nagusiak elkartzen direla. Batzarretxea ikusi ondoren Europako Herrien parkera joan ziren eskultura batzuk eta handik hurbil dagoen "Gernika" margolanaren horma-irudi bat ikustera.
Primeran pasatu zuten! Ikusi,ikusi
No hay comentarios:
Publicar un comentario